Dxusturi Teatroa.

Dxusturi teatroa gure antzinako amets bat da. Bustrurialdean  antzerkia sustatu eta gauzatu nahi duen proiektua.Busturialdetik mundu zabalera irekia. Lurralde eder honetan, antzerki profesionala gauzatu, antzerki amateurra bultzatu eta antzerki irakaskuntza hedatzeko ahalegina da Dxusturi teatroa.

 

Antzerkia euskaraz egin nahi dugu. Eta euskaratik sortzen den antzerkia taularatu. Antzerkia bere sinpletasun unibertsal horretan ikertu nahi dugu. Gertutik ukitzen gaituzten istorioak islatu nahi ditugu, kezkatzen gaituzten gaiak jorratu, maite ditugun arloetan sakondu...

 

Ez dugu gizartearen arduretatik eta nahietatik urrundu nahi. Herritarrei eta hauen interesei lotuta egon  nahi du Dxusturi teatroak. Haientzako lanabes eta tresna izan behar du. Ikasteko tresna, irudimena lantzeko bidea, sentimenduak, ideiak, ametsak, beldur eta kontuak azalarazteko eta konpartitzeko esparrua.

 

Antzerkiaren bidez nor eta zer garen kontatu eta deskubritu nahi dugu.

 

DXUSTURI

dxusturi teatroa               Tel.: 605 767 447

artetxe.e@gmail.com