AURKEZPENA

DESKRIBAPENA

FITXA TEKNIKOA

Behin, itsasoaren erdian txipiroiak arrantzatzen nengoela, olatu txiki batek plastikozko botila bat ekarri zuen txalupa ondora.

Ez da gauza arraroa, egunero batzen dut plastiko mordoa itsasotik zoritxarrez. Baina oraingo honetan botila hartzerakoan, barruan paper mordoa zegoela konturatu nintzen!

 

Berehala ekin nion botila irekitzeari eta paperek zekartena irakurtzerakoan, ipuin mordoa zela konturatu nintzen... Uretako ipuinak ziren!

 

· Takio arrantzalearen ipuina

· Hitz egiten zekien igelaren ipuina

· Beti egarri zen elefantearen ipuina

· Putzuan jolasten zen neskatoaren ipuina

· Xixili lamiaren ipuina · Uretako lapur handiaren ipuina

 

Eta beste hainbat ipuin irakurri nuen.

 

Uretako ipuinak!

 

Baina horriak sinatu gabe zeuden eta beraz ez dut inoiz ipuinak nork idatzi zituen jakin. Eskerrak eman nahi nizkioke artista horri, egindako lan ederragatik... Zuek badakizue nork idatziko zituen?

 

Urak dakarrena ...

urak darama Urak daramana...

urak dakar ametsetako irudien

joan etorrian bezala

 

Uretako ipuinak 4 eta 9 urte bitarteko umeei zuzendutako ipuin kontaketa bat da.

 

Bertan umeek istorio harrigarri, beldurgarri, zoragarri zein dibertigarriak entzungo dituzte.

 

Hori bai, ipuin horrek guztiak uretatik datoz. Ura bere forma guztietan: Eta pertsonaia guztiek dute bere tokia uretako istorioetan.

 

Lamiek, baleek, marrazoek, olagarroek, itsas gizonek, printzesek, txakurrek...

 

Hauek dira niri plastikozko botila batetan heldu zitzaizkidan istorioak Uretako ipuinak.

 

 

NORI ZUZENDUA:

4-9 urte bitarteko haurrak

 

IRAUPENA:

45 min.

 

ESPAZIOA:

liburutegi edo eskolako gelak. 2x3m ko espazio ezenikoa,gelako argiztapen arrunta. Umeak esertzeko tokia. Aldagela edo antzekoa.

 

IDEIA, GIDOIA, ZUZENDARITZA, AKTOREA:

Eneritz Artetxe.

 

SALNEURRIA:

300 Euro.

 

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

 

KONTAKTUA_

 

artetxe.e@gmail.com

 

Tel.: 605 767 447

dxusturi teatroa               Tel.: 605 767 447

artetxe.e@gmail.com