• + Aurkezpena.

    Mailukikiriki istorio ikerlaria” bereziki liburutegietan edo eskola klaseetan taularatzeko sortutako ipuin kontaketa bat da  eta 4 eta 7 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.

     

    Kontaketa honetan, Mailukikiriki pertsonaia bidaiariak, antzinako kondairak, bere esperientziak eta istorio bitxien berri emango digu.

     

    Beti ere ikuslegoaren partehartzea eta irudimen lantzea bultzatuz.

  • + Pertsonaia.

    Amonak irakatsi zion Mailukiri istorioak eta barazkiak maitatzen. Egun batean bere istorio propioaren bila abiatu behar zuela konturatzean mundua zeharkatzeko prestatu zen.Gurditxo bat hartu, bere burua istorio ikerlari izendatu eta han abiatu zen bide ezezagunetan barrena.

     

    Urte asko pasatu dira ordutik, hamaikatxo abentura... Gaur guganaino heldu delarik antzinako kondairak kontatuko dizkigu, bere bidaian gertatutakoen berri emango digu… azken aldi honetan eginkizun berezi bat du gainera: inoiz kontatu ez den istorioaren bila dabil.

     

    Lagunduko al diozu hain eginkizun zailean?

     

    Lagunduko al diozu inoiz kontatu ez den istorioa osatzen?.

  • + Hitzaurrea.

    Amonaren kondaira eta sinismenak, izebaren kontakizunak, osabaren antzinako hizkera eta esaerak…

     

    Ez dut sekula ahaztuko istorio haiek sortzen zidaten zirrara. Mundu magiko baten berri ematen zidaten, antzinako sinismenak ekartzen zituzten orainera… egia ala gezurra, lehen zein orain, beldur eta ametsak… magal jakintsu haiek zenbat onura ekarri ote zizkidaten buru zein bihotzera…

     

    Orain badakit ipuin haiek guztiek nik izendatu ezin nuenari ematen ziotela izena. Badakit besteen beldur eta ametsen bitartez nireez hitz egiten zidatela.

     

    “Hitza da giltza” esaten zidan  lagun batek.

     

    Ez dakit giltza bakarra den, baina bai berebizikoa.

     

    Izan dena,

    dena eta izango denaren islada; arima bakarti zein kolektiboenmirari: istorio eta ipuin kontalari.

  • + Ofizio eta afizioak.

    Ofizioa:

       - istorio ikerlaria.

     

    AfizioaK:

       - Barazki eta fruituak.

       - Hausnarketa filosofikoa.

       - Hitz berriak asmatzea.

  • + Historietako bat.

    Lamia lapurra.

     

    Kondairak dioenez, duela hainbat urte Gernikako Zabaleder baserrian, hiru anaia eta aita bizi ziren. Hiru anaia hauek oso ezberdinak ziren beraien artean. Ez zirudien ezta anaiak zirenik ere. Zaharrenari Antton deitzen zioten eta oso handi eta indartsua zen. Honela hitz egiten zuen:

     

    Kaixo lagunok, ni Antton naiz, oso azkarra eta izugarri atsegin dut babarrun bokatak atea.”

  • + Fitxa teknikoa.

    - Nori zuzendua: 4-7 urte bitarteko haurrak.

     

    - Iraupena: 45 min.

     

    - Espazioa: espazio txikietarako ikuskizuna.

                       Liburutegi edo eskolako gelak.

                       3X3 m-ko espazio eszenikoa.

                       Gelako argiztapen arrunta.

                       Umeak esertzeko tokia.

                       Aldagela edo antzekoa.

     

    - Ideia, gidoia, zuzendaritza, aktorea: Eneritz Artetxe.

     

    - Prezioa: 300 Euro.

    ------------------------------------------------------------------------

    - Kontaktua: artetxe.e@gmail.com

                         Tel.: 605 767 447

Deskargatu Dossierra >>

dxusturi teatroa               Tel.: 605 767 447

artetxe.e@gmail.com