AURKEZPENA
DESKRIBAPENA
FITXA TEKNIKOA
!!!AaaHOTSaaA!!!
Ipuin kontaketa honek, nork bere ahotsa aurkitzearen garrantzia azpimarratu nahi du. Nork bere ikuspuntua, begirada, hitza izateari eman nahi dio balorea. Horrela ba, ipuin ezberdinen bidez, ahots propioa aurkitu duten pertsonaiak ezagutuko ditugu. Horretarako ordea, ikuslegoaren parte hartzea beharko dugu:
Beraz, berotu ahots kordak, ireki ahoa eta ESAN.
!!!AaaaaaaaaaaHOTSaaaaaaaaaA!!!
Nork bere ahotsa
bere musika
zaila da zaratakin
taupadak entzutea.
Pum- pum, Pum-pum
zentzumenak zorroztu
Pum-pun, Pum-pum
barruko tanborra entzun
Horra!
Orain
mundurako bidaia
errazagoa izango da
AaaHOTSaaA, 4-tik 9 urte bitarteko umeentzako ipuin kontaketa bat da. Bertan, nork bere ahotsa aurkitzearen garrantzia azpimarratzen duten ipuin eta istorioak kontatzen dira. Horrela ba, “Ahots miragarria zuen urretxindorra” ren ipuina, “Hitzak sortzen zituen fabrika” ren istorioa, “Dxusturiak mutu utzi zuen neskatoaren kasua”, bezalako ipuinak entzuteko aukera izango dugu.
Horrez gain, ikusleen parte hartzea garrantzitsua izango da kontakizunek aurrera egin dezaten.
NORI ZUZENDUA:
4-9 urte bitarteko haurrak
IRAUPENA:
45 min.
ESPAZIOA:
liburutegi edo eskolako gelak. 2x3m ko espazio ezenikoa,gelako argiztapen arrunta. Umeak esertzeko tokia. Aldagela edo antzekoa.
IDEIA, GIDOIA, ZUZENDARITZA, AKTOREA:
Eneritz Artetxe.
SALNEURRIA:
300 Euro.
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
KONTAKTUA_
Tel.: 605 767 447
dxusturi teatroa Tel.: 605 767 447
artetxe.e@gmail.com